

Ziberkazetaritzako Nazioarteko VIII. kongresua
Irantzu Carro,
Asier Cobos,
Ibai Cosgaya eta
Maite de Felipe
Hizlariak




Michael Stevenson
University of Groningen
Claire Wardle
University of Columbia
Pere Freixa Font
Universitat Pompeu Fabra
Begoña Beristain
Onda Vasca, Kazetaria
Bilboko Bizkaia Aretoa
Ziberkazetaritzako Nazioarteko VIII. Kongresua ospatu da azaroaren 7 eta 8an Bilboko Bizkaia Aretoan. Bertan, ziberkazetaritzaren inguruko hainbat gai jorratu dira eta horretarako hainbat aditu gonbidatu dituzte gaiari buruzko hitzaldiak ematera.
Aurtengo kongresuaren izenburua ““Audientziaren eragina soslai profesionaletan eta edukietan” izan da. Gai horren inguruan hainbat aditu izan dira bere ikuspuntua azaltzera. Gonbidatuen artean, Clare Wardle, Michael Stevenson, Scott Eldridge, Barbara Yuste, Helle Sjovaag, Icaro Moyano Diaz, Pere Freixa eta Begoña Beristain izan dira.
Ziberkazetaritzako Nazioarteko VIII. Kongresua
2016ko azaroaren 7-8
Testuingurua
Begoña Beristain: "Bloga gure hedabidea izan behar da"
Nolakoa da kazetari baten eguneroko bizitza?
Kazetariak adi egon behar dira uneoro, ezin da goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara kazetari izan. Hedabideetan ezin da ordutegi finko batean lan egin nahi izan. Kafetegi batera zoazenean, gustatzen zaigu gure kafetegi gogokoena zabalik egotea ezta? Itxita badago kafetegi horren maiztasuna jaitsi egingo da. Ezin da maiztasuna galdu.
​
Zer da blog bat?
Bloga, hedabide pertsonala da eta “gure” hedabidea izan behar da.
​
Blog bat kazetaritza izan daiteke?
Bai, irakurlea berrien eta erreportajeen bitartez informa dezakegu.
​
Zer uste duzu blogei buruz?
Blogak oso bizitik daudela pentsatzen dut, guretzako aukera bat da. Batez ere zuentzako, honen bitartez kazetari baten lana ezagutu dezakezue eta kazetariaren munduan murgiltzeko aukera ematen du.
​
Norbait esan dezake hiritar-kazetaria dela blog bat duelako?
Ez, blogak orokorrean ez dira kazetarienak. Kazetarien blogak ezin dira bakarrik iritzian oinarritu, saiatu behar da ahalik eta informazio gehien kontatzen, informazio fidagarria.
​
Zein da zure iritzia hiritar-kazetarien inguruan?
Ez da nire gustokoa. Tweet bat sortzeak, ez dakar kazetaria izatea. Argazki bat sare sozialetara igotzeak, ez dakar kazetari izatea. Kazetariak ez dugu hori egiten, informazioa lantzen dakigu eta. Kaleak betetzen zaitu, baina unibertsitateak motxila ematen dizu.
​
Nola definituko zenuke kazetari grina?
Munduan zerbait gertatzerakoan ez bazaizu zeozer pizten, ez zarete kazetariak izango.
​
Zein da lan egiten duzun hedabideen politika? Blogak sortzera bultzatzen zaituzte edo kontu korporatiboak?
Irratiaren kasuan, programa bakoitzaren profila sortzera bultzatzen gaituzte. Kanal propioak izatera bultzatzen gaituzten, egiten duguna hainbat orrialdetan igotzera eta sare sozialetan zabaltzera ere.
​
Zure kasuan, blog pertsonala duzu?
Bai, kazetariak balioaniztasunak gara, baina prozesua egin behar dugu eta prozesu hau gaur egun luzeagoa da.
​
Programa batean mekanismoen inguruan, nola zabaltzen da informazioa?
Programa egiten duen pertsona bera da sare sozialetan zabaldu behar dueña. Nik sare pertsonala zein profesionala erabiltzen du horretarako.
Michael Stevenson: “Kazetaritza eremu independente bezala hartu behar da”
Komunikabide berriei Kazetaritza tradizionalari baino arreta handiago jarri behar zaiela azaldu du Stevensonek Ziberkazetaritzako Nazioarteko VIII. Kongresuan
Irantzu Carro
​
Michael Stevenson (University of Groningen) komunikabide berrien kontzeptuei buruzko hitzaldi bat eman du Ziberkazetaritzako Nazioarteko VIII. Kongresuan. “Kazetaritzak eta komunikabide berriek talka egiten dute gaur egun”, Stevensonen arabera. Egoera honetan, Kazetaritza eremu independete bezala hartu behar dela uste du Michael Stevensonek.
Stevensonen arabera komunikabideek aldaketa izugarria jasan dute azken urteetan. Komunikabide berriak ondo uletzeko Kazetaritzari eremuen teoria aplikatu behar dela azaltzen du Michael Stevensonek, “Kazetaritza eremu erdiautonomo bezala hartu behar da, bere arau propioen arabera jokatuz”. Horrela kazetaritzaren kalitatea handituko dela uste du Stevensonek.

Claire Warlde: “Sare sozialen agerpenak kazatariaren jarduna asko aldatu du”
Interneten hazkundeak eman dituen tresnez eta hauek sortzen dituen arazo etikoez mintzatu da kazetari estatubatuarra
Ibai Cosgaya Prieto
​
Claire Wardle kazetari eta ikertzaile estatubatuarrak UPV-EHUk antolatu duen Ziberkazetaritzaren Nazioarteko VIII. Kongresuan agerraldia egin du gaur Bilboko Bizkaia Aretoan. Kazetaritza munduko adituak Internetekin batera “jaio” diren sare sozialek kazetarien lan esparrua baldintzatu dezaketela esan du. Honen harira aipatu du hedabideetako profesionalek, zenbaitetan, informazioa argitaratzeko zailtasuna dutela, teknologia berriei dogokienez: “2005eko Londreseko atentatuetako argazkiak ezin genituen erakutsi Wikimedia Commons izeneko lizentzia zela eta”.
​
“2009an Hudson ibaian lurreratutako hegazkinari buruz informatzen zuen txioak 60 bertxio baino ez zituen eskuratu”, helarazi du Claire Wardlek. Hau da, bere aburuz, egungo komunikazio esparruko adituek jasan duten eraldaketa nagusia, hots, sare sozialetan moldatzen jakiteko gaitasuna izatea. Oraingo kazetariak sare sozialen garrantziaz jabetu dira eta inoiz baino gehiago trebatu dira hauen inguruan.
​
Gaur egun, gainera, hedabideak sare sozialetako erabiltzaileekin harremanetan jartzen dira beren edukiaz jabetu nahian. Egoera honen aurrean, kazetari estatubatuarrak adierazi du sare sozialek laguntza eskeini beharko liekeela bere erabiltzaileei, hori egoera “konplexua” delakoan.
​
Etikaren muga
​
Jakina da sare sozialek berehalakotasun itxura dutela. Berezkotasun horrek, testuinguruaren arabera, auzi moralaren atea ireki dezake. Orlandoko gay atentatuak edo Bangkokeko leherketak Snapchat bitartez igorri ziren, zuzenean. Munduko hedabide gehienak irudi hauetaz jabetu ziren eta albistegietan erakutsi zituzten, krudeltasun osoz. “Non dago honen guztiaren muga?”, galdetu dio bere buruari Claire Wardlek.

Bear 712.nfb programako originaltasuna nabarmendu egin du Pere Freixak
Asier Cobos
​
Pere Freixak, Bartzelonako Pompeu Fabrako Unibertsitateko irakasleak, kazetaritza eta komunikazioen inguruk hitzaldi informatibo bat eman du Deustuko Unibertsitateko Areto Nagusian. Hitzaldiak, honako tituluarekin aurkeztu zuen Freixak: Komunikazio eta kazetaritza interaktiboa; profilak, konpetentzia eta ikaskuntza.
​
Nabarmentzekoa izan da, komunikazioa interaktiboari buruz aipatu eta azaldutako hainbat orrialde, batez ere bat; Bear 712.nfb. Programa honek, autore izendatuak ditu; Leanne Allison eta Jeremy Mendes. Honen bitartez, kamera batzuk erabilita zuzenean Kanadako parke nazionalean murgildu dezakezu zure burua. 24 ordutako kamara horiekin parkean dauden hainbat animali ikusteko aukera dago, eta hauen atzetik, parke osoaren interfazea.
​
Pere Freixak adierazi duenez: “Berritasun honek, audio eta narrazio bisualaren arteko dislokazioak, esperientzia berri eta bakarraz gozatzea dakar”. Eta erabiltzaileak beti sentsazio berria izatea bermatzeko, off ahotsaren narrazioa eta gure esperientzia bisuala guztiz dislokatuta dago.
​
Hau da komunikazio interaktiboaren produktu berrien isla: produktu guztiz berri, original eta sentsazio bakarrak transmititzen dituen programa.
